Jose Angel Cuerdak hunkituta jaso du Francisco de Vitoria domina

Erredakzioa 2022ko uzt. 15a, 08:41

Dozenaka lagunek parte hartu zuten Jose Angel Cuerdari egindako omenaldian. / Gasteizko Udala

Neruda, Goytisolo eta Camusen hitzak hartu zituen Cuerdak, eta bere esaldirik hunkigarrienetako batekin itxi zuen bere hitzaldia: "Eraiki dezagun itxaropena".

Goiuri jauregian eman zioten atzo arratsaldean Francisco de Vitoria domina Jose Angel Cuerdari. Hogei urtez Gasteizko alkate izandakoak hunkituta jaso zuen aitortza. "Aho batez eman didatela jakiteak asko hunkitzen nau, ilusio eta poz handia sentitzen ditut", adierazi zuen. Sariak Cuerdak hamarkadatan zehar egin duen lana aitortzen du, bai bizitza-politikoan zehar, bai bizitza publikotik erretiroa hartu ostean, "pertsona guztien giza eskubideen alde egindako lanagatik". Neruda, Goytisolo eta Camusen hitzak hartu zituen Cuerdak, eta bere esaldirik hunkigarrienetako batekin itxi zuen bere hitzaldia: "Eraiki dezagun itxaropena".

Ia berrehun pertsonak adierazi zuten haien aitortza ekitaldian, eta Gasteizko Udal Musika Banda entzuteko aukera izan zen. Ohorezko aurreskua ere dantzatu zuten eta Mario Benedetti Jose Angel Cuerdaren poeta gustukoenaren bertsoak ere entzun ahal izan ziren. Hainbat argazkirekin bere ibilbidearen errepasoa egin zuten. Udalak bi urtean behin ematen du Francisco de Vitoria saria, nahiz eta oraingoan, pandemiaren eraginez, hiru urte garo diren; honen helburua da nazioarteko testuinguruan giza eskubideen defentsaren eta demokraziaren, bakearen eta nazioarteko lankidetzaren balioak sustatzearen alde nabarmentzen direnenak saritzea.

Hautagaitzaren proposamena Gasteizko Nazioarteko Zuzenbidearen eta Nazioarteko Harremanen Ikastaroen Batzorde Zientifikoak egin zuen, eta horretarako, Jose Angel Cuerdaren lana nabarmendu zuen: "Bai Gasteizko alkate gisa aritu zen legegintzaldietan, 1979tik 1999ra, bai aurreko eta ondorengo aldietan, izan epaile, irakasle edo pertsona guztientzako giza eskubideen aldeko herritar gisa. Bere ekintza eta konpromisoa aitzindaria izan zen dimentsio eta alderdi askotan".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide