Azido Folkloriko folk oinarria duen musikatalde Gasteiztarra da. Euskal Herriko folklorean oinarrituta munduko beste zenbait estilotatik elikatzen dena: irlandarra, latinoamerikarra... Instrumentalki oinarri akustikoa du, dantza plazan gidatuak ere eskaintzen ditu baina horretara soilik mugatzen ez direnak. Bere helburua ondo pasatzea eta jendeari ondo pasaraztea da, gertutasunak ematen duen berotasunetik. Osagai kimiko guzti hauen nahasketatik sortzen du bere konposatu esentziala, Azido Folklorikoa! Probatzeko prest? Antolatzen du: GEU elkarteak.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.