Miguel Angel Blanco gogoratu dute hilketaren 25. urteurrenean

Erredakzioa 2022ko uzt. 13a, 13:18

Plaza Berrian egin dute elkarretaratzea erakundeetako ordezkariak. / Gasteizko Udala

Erakundeetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute Plaza Berrian.

Gasteizko Udaleko, Arabako Foru Aldundiko, Batzar Nagusietako eta beste erakunde batzuetako ordezkariek Miguel Angel Blanco gogoratu dute gaur, haren hilketaren 25. urteurrenean. Gorka Urtaran alkatea eta Ramiro Gonzalez diputatu nagusia izan dira buru, EAJ, PSE, Podemos eta PPren beste zenbait ordezkarirekin batera.

"Gasteiz terrorismoaren biktima guztiekin dago, giza eskubideen urraketen biktima guztiekin. Ekintza horiek balio behar dute giza eskubideen eta, batez ere, oinarrizko eskubidearen, bizitzeko eskubidearen, zapalketak berriro gerta ez daitezen", azaldu du alkateak. "Gasteiz biktima guztiekin dago, eta gaur berriro erakutsi du".

Ainhoa Domaika PPren eledunak, bere aldetik, Urtarani eta EAJri gogoeta egiteko eskatu die, "eta Osoko bilkuran gehiengoak eskatu zuena betetzea espero dugu, Gasteizko kale bati Miguel Angel Blanco izena jartzea".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago