Indarkeria matxistarekin lotutako beste bi atxiloketa egin zituen Gasteizko Udaltzaingoak astelehen honetan, eta biei genero indarkeriako delituak egotzi dizkiete.
Alde batetik, goizeko lehen orduan, 49 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Judimendi auzoko etxebizitza batean, bikotekideari eraso egiteagatik.
Handik ordu batzuetara, udaltzainek 55 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten Arriaga-Lakua auzoan. Bere bikotekideak eman zion abisua Udaltzaingoari, ustezko erasotzailea bere atzetik ibiltzen ari zela salatzeko, hertsatuz eta mehatxatuz.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.