Nicolas Kastelein, Cameron Wurf eta Dominik Sowieja, Ironmaneko podiumean

Erredakzioa 2022ko uzt. 11a, 10:00
Nicolas Kastelein lehenengo postuan iritsi zen helmugara. / Argazkia: IRONMAN

Nicolas Kastelein australiarrak urrea irabazi du Gasteizko Ironman lasterketan, 07:52:50eko denbora lortuta eta atzora arte Eneko Llanosen esku zegoen errekorra gaindituta. Bere atzetik iritsi dira Cameron Wurf eta Dominik Sowieja, podiuma osatuz.

Igande honetan, triatloiaren goi-mailako festa bizi du Gasteizek, nazioarteko magnitudea duen Ironman probarekin. Aurtengo edizioak 65 herrialdetako 2.500 triatleta inguru bildu ditu Arabako hiriburuan, bero handiko eguna izanda.

Guztira, 226 kilometro egin dituzte triatletek: 3.800 metro igerian, Uribarri-Ganboa urtegian, Landako hondartzatik hasita; ondoren, bizikleta hartu eta horren gainean 180,2 kilometro; eta, azkenik, 42,2 kilometroko maratoia Gasteizko erdigunean, Erdi Aroko hirigunearen inguruko zirkuituan, Plaza Berriko helmugara iritsi aurretik.

Podiuma Nicolas Kastelein, Cameron Wurf eta Dominik Sowieja triatletek osatu dute podiuma, 07:52:50, 07:53:29 eta 07:54:21eko denborak lortuta, hurrenez hurren. Kastelein australiarrak, urrea irabazteaz gain, atzora arte Eneko Llanosena zen errekorra (07:55:16, 2019ko edizioan) gainditzea lortu du.

 

Sailkapena | Gizonezkoen proba

  • 1. Nicholas Kastelein: 07:52:50
  • 2. Cameron Wurf: 07:53:29
  • 3. Dominik Sowieja: 07:54:21
  • 4. Tobias Dahl Thomsen: 08:05:43
  • 5. Evert Scheltinga: 08:06:25
  • 6. Andrej Vistica: 08:07:11
  • 7. Víctor Arroyo Bugallo: 08:09:34
  • 8. Silas Kohn: 08:15:07
  • 9. Leon Chevalier: 08:19:28
  • 10. Andreas Jung: 08:20:40

Sailkapena | Emakumezkoen proba

  • 1. Hanna de Sousa: 09:43:41
  • 2. Beatrix Cser: 09:51:35
  • 3. Eva Marie Hering: 09:57:21
  • 4. Anna-Kaisa Pietilainen: 10:03:05
  • 5. Isabel Gomez: 10:22:17
  • 6. Isabel Geerardyn: 10:24:29
  • 7. Caherine Glenister: 10:29:21
  • 8. Johanna O'Regan: 10:32:40
  • 9. Marta Burgues: 10:34:40
  • 10. Julie Hemar: 10:37:42 

Irudiak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide