TAOa zabaltzearekin batera, sistema digitalizatuko dute

Erredakzioa 2022ko uzt. 8a, 13:41
Hiriko parkimetro guztiak aldatuko dituzte. / Alea

Trafiko Zerbitzuaren bitartez, hiriko parkimetro guztiak kenduko dituzte (170 dira) eta horien ordez banagailu berriak jarriko dituzte (182).

Laster Judimendi auzora eta Hegoaldera zabalduko du Gasteizko Udalak TAO-a, eta, horrekin batera, lur gaineko aparkalekuak kontrolatzeko sistema osoa digitalizatuko du. "TAO hobea, modernoagoa eta erabiltzen errazagoa dena izango dugu herritarrek eta Udalak berak. Gainera, banagailu guztiak ere berrituko ditugu, gaur egun zaharkituta baitaude", azaldu du Raimundo Ruiz de Escudero Mugikortasuneko eta Espazio Publikoko zinegotziak.

Trafiko Zerbitzuaren bitartez, hiriko parkimetro guztiak kenduko dituzte (170 dira) eta horien ordez banagailu berriak jarriko dituzte (182). Esku-hartzea NextGenerationEU funtsek finantzatuko dute, hein handi batean. Tokiko Gobernu Batzordeak gaur goizean onartu du taloi-banagailuak hornitu eta instalatzeko, eta salaketen kudeaketa zentralizatuko eta ordainketa telematikoko sisteman integratzeko kontratazio-espedientea, 1.450.000 euroko aurrekontuarekin.

Kontratu honekin batera beste bi kontratu egingo dira: bat ibilgailu elektrikoa erosteko, eta bestea, autoan instalatuko den kamera hornitzeko. Taloi-banagailu berriek funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezkoak diren elementu guztiak izan beharko dituzte; TFT-LCD pantaila eta teklatua izango dituzte eta erabiltzeko errazak izan beharko dute. Era berean, txanpon bidez nahiz txartel bidez ordaintzeko aukera emango dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide