Zabalganeko jaietan izango dira Joselu Anaiak, La Excavadora, La Furia eta Leihotikan

Erredakzioa 2022ko uzt. 7a, 13:19
Bitsa festa Zabalgana auzoko jaien aurreko edizio batean. / Argazkia: ZABALGANA BATUZ

Uztailaren 14tik 17ra bitartean ospatuko dira aurten Zabalgana auzoko jaiak, Zuazoko Atea kaleko txosnagunean. Beste jarduera askoren artean, barrakak, puzgarriak eta kontzertuak izango dira.

Gasteizko jaiak hurbiltzen diren bitartean, hiriburuko auzorik jendetsuenak bere jaiak ospatuko ditu hurrengo asteburuan, uztailaren 14an, 15ean, 16an eta 17an, ostegunetik ostiralera. Txupinazoa ostiraleko 19:00etan izango da.

Kontzertuak izango dira egitarauaren plater nagusia: oholtza nagusian, ostiralean Joselu Anaiak taldearen txanda izango da, eta larunbatean La Excavadora, La Furia, Leihotikan eta Jaikide DJ; auzoko kale eta tabernetan, besteak beste, Watermelon Man, Iruñea Jazz Brass Band, Reperkusion, eta DJ ugari.

Horrez gain, barrakak, puzgarriak, eta askotariko jarduerak izango dira auzoan zehar: txarangak, dastaketak, jolasak, tailerrak, pintxo-poteak, artisau azoka, kirol txapelketak, Gargantua, ipuin kontalariak, abesbatzak, aquapark erraldoia, dantzak, bitsa festa eta Madiber taldearen magia ikuskizuna, besteak beste.

 

EGITARAUA

Uztailak 13, asteazkena

  • 19:30 Kontzertua: Watermelon Man. Antolatzailea: Bar El otro 16-14 (Kuto ohia)

Uztailak 14, osteguna

  • Egun osoan: prezio herrikoiak barraketan
  • 17:00 Zabalgana Sarea espazioaren irekiera, Bastida plaza
  • 18:00 Pizza dastaketa (Pizza Hut)
  • 18:00 Familia gunea, Zabaldu Mailuk elkarteak antolatuta: jolasak, musika, puzgarriak eta La Madre de Jose pop rock kontzertua, Zabaldu plazan
  • 18:30 Kalez-kale eta Itxaropena kale-hezitzaileen programako gazteek dinamizatutako tailerrak, Bastida plazan
  • 19:00 Iruñea Jazz Brass Band kontzertu ibiltaria, Itsasontzi Pirataren plaza eta Ilustrazio kalearen artean
  • 19:00 Pintxo-potea jai gunean
  • 20:00 Zabaldantzan dantza-plaza Mulixka Dantza Taldearekin, jai gunean

Uztailak 15, ostirala

  • Egun osoan zehar Bastida plazan: artisau azoka
  • 12:00 Saskibaloi txapelketa, Aldaia kantxetan. Izen-ematea: ecalle.zabalgana@vitoria-gasteiz.org
  • 17:30 Pizzero tailerra, Pizza Hut-en. Izen-ematea: zabalganabatuz@gmail.com
  • 19:00 Jaien hasiera. Txupinazoa jai gunean
  • 19:00 Gargantua, buruhandiak, erraldoiak eta gaiteroak, Zabaldu plazan
  • 19:30 Ipuin-kontaketa ingelesez. People Akademia, Zabaldu plazan
  • 19:30 Reperkusion, Thatay tabernan, Bastida plazan
  • 20:30 Haurrentzako dantzaldia: Joselu Anaiak, jai gunean
  • 21:00 60-80 mozorro festa, DJ Aritorekin
  • 23:00 Dantzaldia: Joselu Anaiak, jai gunean

Uztailak 16, larunbata

  • Egun osoan zehar Bastida plazan: artisau azoka
  • 11:00 Musika bizikleta martxa, Txorrosolo parkea - Aldaiako kantxak. Oparia eta bazkaria parte-hartzaileentzat
  • 11:00 Txaranga auzoan zehar, Txorrosolo plazatik
  • 11:30 Puzgarriak eta kirol festa, Aldaiako kantxetan. Araskik eta Gaubeak lagunduta
  • 12: 00-15: 00 Vermouth eta DJ Janeusk, Dublin Housek antolatuta
  • 13:00 Zabalgana Kantuz, Bastida plazan
  • 17:00 Aquapark erraldoia, Zabalgana mendian
  • 17:00 Dardo Txapelketa, LVDVS tabernan
  • 18:00 Euskal dantzak, Orbela Alai Dantza Taldearen eskutik, Bastida plazan
  • 18:00 Disco fragance: Brummel VS Ismael Del Val, La Musa tabernan
  • 19:00 Diskotekea: Party Man haurrentzako diskoteka mugikorra, Bastida plazan
  • 20:30 KPOP dantza erakustaldia, Bastida plazan
  • 22:30 Kontzertuak: La Furia + La Excavadora + Leihotikan + Jaikide DJ

Uztailak 17, igandea

  • 12:00 Hobetuz Jaialdia, Borinbizkarran: musika, antzerkia, jolasak, tailerrak eta azoka + Neu be banabil proiektuaren aurkezpena
  • 13:30 Hamaiketako dastaketa Borinbizkarran, La Vitorianak antolatuta
  • 13:30 Ipuin kontalaria, May Dayk antolatuta, Txorrosolo parkean
  • 14:00 Familia kontzertua: Rock & Nolo, Txorrosolo parkean
  • 18:00 Bitsa-festa, Bastida plazan
  • 19:00 Magia, Madiber taldearekin, jai gunea
  • 23:00 Jaien amaierako txupinazoa

MAPA

https://www.zabalganabatuz.org/wp-content/uploads/2022/07/ubicaciones-fiestas.jpg

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide