Indarkeria matxistaren aurkako dispositiboa jarriko dute igerileku eta jaietan

Erredakzioa 2022ko uzt. 4a, 20:15

2019an lehen aldiz jarri zuten martxan dispositibo ibiltaria. / Argazkia: @VG_berdintasuna

Gasteizko Udalak indarkeria matxistarik gabe udaz gozatzeko deia zabaldu du, eta dispositibo ibiltari bat eramango du hiriko igerilekuetara, baita Santiago, Andre Maria Zuria eta auzo batzuetako jaietara ere.

Online edota offline libre izan nonahi. Ospatu, jardun, erantzun lelopean, Gasteizko Udalaren Berdintasun Zerbitzuak indarkeria matxistaren aurkako udako kanpaina aurkeztu du. "Pertsona guztiek askatasun osoz adierazteko eta beren burua erakusteko duten eskubidea eta jasan edo ezagutu ditzaketen eraso sexistei eta matxistei erantzuteko duten eskubidea eta betebeharra" erdigunean jarri nahi dute, baita "ziberaktibismoko estrategien bidez indarkeria eta ziber-indarkeria matxistei aurre egiteko aukera dagoela" erakutsi ere.

Prebentzioa eta sentsibilizazioa izango dira kanpainaren oinarriak, eta horretarako 2019an martxan jarritako dispositibo ibiltaria eramango dute uztaileko lehen hamabostaldian Gamarra, Mendizorrotza eta Estadioko igerilekuetara. Horrez gain, Judimendiko jaietan izan ostean, Santiago (uztailaren 24an eta 25ean), Andre Maria Zuria (abuztuaren 4tik 9ra) eta Zaramagako jaietan (irailean) izango da ere.

Bestalde, sentsibilizazio kanpainaren mezuak eta bitartekoak zabalduko dituzte gizarte etxeetako pantailetan, Bizan zentroetan, autobus geltokietan, Tuvisako autobusetan, eta Udalaren webgune, sare sozial eta offline euskarrietan.

https://www.vitoria-gasteiz.org/docs/wb021/img/gestor/27/16/gi_72716.webp

Igerilekuetako dispositiboak

  • Uztailak 4, astelehena:
    • Gamarrako igerilekuak: 15:30 – 20:30
    • Estadioko igerilekuak: 15:15 – 17:45
    • Mendizorrotzako igerilekuak: 18:00 – 20:30
  • Uztailak 5, asteartea:
    • Gamarrako igerilekuak: 15:30 – 20:30
    • Estadioko igerilekuak: 15:15 – 17:45
    • Mendizorrotzako igerilekuak: 18:00 – 20:30
  • Uztailak 6, asteazkena:
    • Gamarrako igerilekuak: 15:30 – 20:30
    • Estadioko igerilekuak: 15:15 – 17:45
    • Mendizorrotzako igerilekuak: 18:00 – 20:30
  • Uztailak 7, osteguna:
    • Gamarrako igerilekuak: 15:30 – 20:30

Jaietako dispositiboak

  • Andre Maria Zuriaren jaiak: abuztuaren 4an, 17:00etatik 23:00etara; eta abuztuaren 5, 6, 7, 8 eta 9an, 18:00etatik 22:00etara. Hiru lagun.
  • Santiago bezpera: uztailaren 25an, 18:00etatik 22:00etara. Bi lagun.
  • Zaramagako jaietan: egun bat, bi lagun.

Santiago eta Andre Maria Zuriaren jaietan, pandemia aurreko urteetan bezala, dispositiboa Posta eta Independentzia kaleen arteko bidegurutzean jarriko dute, Foru plazako mendebaldeko kantoian.

Horrekin lotuta, aipatu beharrekoa da Judimendin egindako jaietako esku-hartzeak eta Zaramagako jaietan laster egingo dituztenak auzo horietako bakoitzeko bizilagunen elkarteen laguntzari eta zonalde horietako koordinatzaileek egindako lotura-lanari esker jarri direla abian.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago