Ostegun honetan, emakume bat Gasteizko ertzain-etxera joan zen, ezagutzen zuen gizon batek, etxera lagundu ostean, bere borondatearen aurka eta mehatxupean berarekin sexu harremanak izatera behartu zuela salatzeko.
Biktimaren testigantzaren arabera, ondoren, ustezko erasotzaileak bere gerriko poltsa bat lapurtu zuen —kutxazain batean lehenago ateratako diru kopuru handi batekin—, eta, borrokan "mataleoiaren" teknika erabiliz —konorterik gabe utzi arte itotzea—, etxetik alde egin zuen.
Ertzaintzak ikerketa abiatu eta ustezko egilea identifikatzea lortu zuen. Polizia-aurrekariak dituen 41 urteko gizonezkoa ostiral arratsaldean atxilotu zuten, sexu erasoa eta indarkeriazko delituak egotzita. Ertzain-etxean beharrezko eginbideak amaitu ondoren, atxilotua epailearen aurrera eraman dute gaur, larunbat goizeko lehen orduan.
Indarkeria matxistarekin lotutako Arabako berriak. Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.