Meteoritoen aparteko erakusketa bat aurkeztu du Zientzia Museoak

Erredakzioa 2022ko eka. 30a, 13:51
Europako bilduma pribatu garrantzitsuenetako bati esker osatu da erakusketa. / AFA

Nabarmentzekoa da, tamainagatik, "Zeruko Zelaia" meteoritoa: 600 kilo ditu, eta duela 4.000 urte Argentinan erori zen.

Zientzia Museoak meteoritoen "aparteko" erakusketa bat izango du urtebetez. Bertan, meteoritoen eta horien inpaktuagatik sortutako beste material batzuen ehun ale baino gehiago ikus daitezke. "Europako museo ugaritara joan beharko litzateke halako erakusketa esaguratsua ikusteko, tipologia ezagun gehienak irudikatzen baititu", besteak beste, Marte, Vesta edo Ilargiko aleak. 

Erakusketak historiaurreko tresnak ditu, basamortuko hareen gainean meteoritoek izandako inpaktuaren ondorioz sortutako beirekin eginak, bai eta Egiptoko hileta daga baten erreplika ere. Nabarmentzekoa da, tamainagatik, gaur estatuan ikus dezakegun meteoritorik handiena. "Zeruko Zelaia" delakoa da, 600 kilokoa, Argentinako iparraldean duela 4000 urte eroritako meteorito euri handiaren ondoriozko milaka zatietako bat.

Komunitate zientifikoarentzat funtsezkoa da meteoritoak aztertzea, Lurra zer materialez egin zen ulertzeko. Gaur egun, haren nukleoa osatzen duten materialak ikusteko eta aztertzeko modu bakarra da, ezin baita bertara sartu. Eta zunda espazialak oraindik iritsi ez diren beste planeta batzuen konposizioa aztertzeko modua ere bada. Azken finean, gizateriarik gabeko unibertso baten azken 6.000 milioi urteak berreraikitzeko funtsezko elementuak dira.

Ana del Val kultura diputatua eta Jose Vicente Casado bildumaren jabea. / AFA

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide