Euskararen erabilera sustatzeko lana saritu dute

Erredakzioa 2022ko eka. 19a, 12:52

2022ko Araba Euzkarazeko omenduak

Alea saritua izan da Araba Euskarazen 2022ko edizioan lurraldean zehar euskararen erabilera sustatzeko egiten duen lanagatik.

Araba Euskarazen 40. edizioa ospatu genuen ekainaren 19an Olarizuko zelaietan Argantzungo Ikastolaren alde. Jaiari hasiera emateko Ikastolen Elkarteak Arabako 8 Ikastoletako kide desberdin bana eta Arabako Alea izan ziren omenduak. Alea Araban zehar euskararen erabileraren normalkuntza eta erabilpena sustatzen egiten duen lanagatik izan zen omendua. Oroigarria Aritz Martinez de Lunak, Aleako zuzendariak, jaso zuen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago