Sute bat itzali dute Santa Barbara plazako garaje batean

Erredakzioa 2022ko ekainaren 28a

Argazkia: @BomberosVG

Ibilgailu batek su hartu du Santa Barbara plazako garaje batean. Suhiltzaileek ingurua hustu eta sua itzaltzea lortu dute, eta ez da zauriturik izan.

Astearte honetako 11:00ak aldera, Gasteizko suhiltzaileek jakinarazi dute 09:30ak aldera ibilgailu batek su hartu duela Santa Barbara plazako garaje bateko bigarren solairuan, Posta kaleko 49. zenbakian, EH Bilduren Gasteizko egoitzaren parean.

Suhiltzaileek inguruko hainbat lokal eta etxebizitza hustu dituzte, kautelazko neurri gisa. Ondoren, sua itzali eta zonaldea aireztatu dute. Zorionez, ez dute inor aurkitu kiskalitako autoaren barruan, eta ez da zauriturik izan.

Momentuz ez da ezagutzen zein izan den sutea piztu duen arrazoia.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago