Euskal literatura feminista aztertuko dute Gasteizen uztailean

Erredakzioa 2022ko eka. 25a, 07:30

Euskal emakume idazle ezagunak izango dira topaketan.

Sareinak taldeak Gasteizko Emakumeen Etxearen laguntzarekin antolatu du topaketa, 2022ko uztailaren 1ean eta 2an. Euskal emakume idazleen ikusgaitasuna aldarrikatzen hasi zirenei omenaldia egingo zaie. Mariasun Landa, Arantxa Urretabizkaia eta Itxaro Borda bertan izango dira.

Bi urtez euskal literaturako eragile feministekin sarean elkarrizketan egon ostean garatuko da topaketa. Bi egun iraungo du, goizeko 10.00etatik ilunabarreko 20.00ak bitartean. Hitzaldiak, mahai-inguruak, lantegiak, kultur ekitaldiak eta omenaldi bat izango dira. Bi egun horietan euskal literatuta aztertuko da iraganari nahiz orainari begiratuz ikuspegi feminista batetik, etorkizunari nola heldu ikusteko asmoz. Idazleak, irakasleak, argitaratzaileak, irakurleak, literaturzaleak… 25 lagunetik gora parte hartuko dute egitasmo hau dinamizatzen.

Emakumeen Etxean egingo dira topaketak, Josune Velez eta Ane Gebararen Txilin hotsak antzezlana izan ezik, hori Aldabe Kultur Etxean egingo baita. Izen ematea ekainaren 6an zabaldu zen. Dohainik da, baina lantegien artean aukeratu behar da. Beraz, topaketetan eta lantegietan izen ematea mail honen bidez egingo da: literaturzale.feministak@gmail.com

Egitarau honekin egingo dira topaketak:

Uztailak 1
• 10:00etan. Sarrera ekitaldia eta hitzaldia.
12:00etan. Kaferako tartea.
• 12:30ean. Argitaletxe eta liburu-denden mahai-ingurua:
  Leire Lopez Ziluaga (Susa),
  Nerea Fillat (Katakrak), 
  Maria Mur (Consonni).
• 16:00etan. Lantegiak:
 Kritika, Andrea Vides eta Gema Lasarte.
Irakaskuntza, Katixa Dolhare-Zaldunbide eta Amaia Alvarez-Uria.
Hedabideak,  Oihana Arana eta Leire Vargas.
• 18:00etan. Kaferako tartea.
• 19:00etan. Sortzaileen txokoa, kanona deseraikitzen: Josune Velez de Mendizabal eta Ane Gebararen Txilin hotsak antzezlana.

Uztailak 2
• 10:00etan. Genealogien mahai-ingurua: Karmele Jaio, Laura Mintegi eta Itziar Ugarte.
• 12:00etan. Kaferako tartea.
• 12:30ean. Irakurle talde feministen arteko mahai-ingurua:
Ainhoa Aldazabal (Bizkaia), Iratxe Retolaza (Gipuzkoa) eta Ines Castiella (Nafarroa).
• 16:00etan. Lantegiak:
 Ilustraziotik, Maite Caballero eta Paula Estevez. Antzerkitik, Amancay Gaztañaga.
• 18:00etan. Kaferako tartea.
• 18:30ean. Sortzaileen txokoa, omenaldia: euskal emakume idazleen ikusgaitasuna aldarrikatzen hasi zirenei omenaldia. Mariasun Landa, Arantxa Urretabizkaia eta Itxaro Borda bertan izango dira.

Oharra: Emakumeen Etxean egingo dira topaketak,Txilin hotsak antzezlana izan ezik, hori Aldabe kultur etxean egingo baita. Izen-ematea ekainaren 6tik zabalik dago literaturzale.feministak@gmail.com helbidean. Lantegien artean aukeratu behar da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago