Gasteizko 250 saltokitan erabiltzeko opari-txartela

Erredakzioa 2022ko eka. 21a, 10:00
Opari-txartelaren kodea saltokiaren datafonora gerturatu beharko da. / Argazkia: GASTEIZ ON

Urtebeteko epean hiriko 250 saltoki zein ostalaritza establezimendu baino gehiagotan 30, 50 eta 100 euroko erosketak egiteko aukera ematen duen opari-txartel digital bat jarri du martxan Gasteiz On-ek.

Gasteizko Udalaren, Arabako Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Gasteiz On merkatarien elkarteak mugikorrera deskargatzen den eta urtebeteko epean hiriko establezimendu batean edo gehiagotan truka daitekeen opari-txartel birtuala jarri du abian. Oparitu Gasteiz izena du ekimenak, eta tokiko merkataritza sustatzeko asmoz jaio da.

Gasteiz On elkartearen webgunean dagoeneko lortu daitekeen txartelak hiri osoko 250 saltoki, taberna, jatetxe eta bestelako establezimendu baino gehiagotan produktuak edo zerbitzuak erosteko aukera emango die erabiltzaileei. Erosketa horiek denda fisikoetan edo negozio bakoitzaren webgunean egin ahal izango da.

Mugikorreko ordainketa sistemaren bidez funtzionatzen du, beste edozein sistemak bezala. Honako hauek dira jarraitu beharreko urratsak:

  1. Gasteiz On webguneko atal berezira sartu.
  2. Bertan, 30, 50 edo 100 euro aukeratu.
  3. Deskarga kode bat jasoko duzu emailean, opariaren hartzailea bidali ahal izateko.
  4. Onuradunak urtebeteko epea izango du erosketa egiteko, kodea datafonora gerturatuz.

Arropa, osagarriak, elikagaiak, oinetakoak, kirol produktuak, loreak, dekorazioa, teknologia, kultura eta beste dozenaka produktu topa daitezke atxikitako establezimenduen zerrendan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide