Tenperatura altuei aurre eginez eta gogo biziz, bigarren eguna bizi izan du ostiral honetan Azkena Rock Festival jaialdiak. Alexis Evansen zuzenekoarekin hasi da rockaren festa eguerdian, jaialdia Gasteizko erdialdera eramanda.
Horren ostean, arratsaldetik goizaldeko ordu txikiak arte, The Faithless, Surfbort, Nukore, Lovesick Duo, Jerry Cantrell, Adia Victoria, Drive-by Truckers, Mad Sin, Negra Cucaracha Terrorfolk, The Afghan Whigs, Delirium Tremens, Soziedad Alkoholika, La Perra Blanco, Social Distortion, Klingonz, Life of Agony, Ilegales, Wendy Pelayo, Runaway Lovers DJs, Alex Dbdb eta Tito Ramone aritu ziren Mendizabalako agertoki ezberdinetan.
Larunbat honetan Patti Smith, Emmylou Harris eta Suzi Quatro rockaren hiru dama handien gaua izango da. Horiez gain, 17:00etatik aurrera, Wicked Wizzard, Dewolf, Joseba Irazoki eta Lagunak, Israel Nash, Tiburona, Vulk, Ryley Walker, Messer Chups, Black Mountain, Robyn Hitchcock y los del Huevos Band, Oh! Gunquit, Daniel Romano's Outfit, Michael Monroe, Suicide Generation, Adrian VS Santo, Estrella Electrónica, Cheries DJs eta Zombierella DJ Set izango dira oholtza gainean.
GIDA PRAKTIKOA
Ekainaren 16an, 17an eta 18an ospatuko den Azkena Rock Festival jaldiaren inguruan jakin behar duzun guztia laburbildu dugu ALEAn: eremuak, taldeak, ordutegiak, irizpideak, sarrerak...
Badator. Bi egun baino gutxiago falta da Azkena Rock Festival jaialdia hasteko. Urte berezia izango da gainera, XX. urteurrena ospatzeaz gain, bi urteko etenaldi pandemikoaren ostean betiko formatuarekin eta indarberrituta itzuliko delako. Hiru egunetan zehar Mendizabalako esparrutik 45.000 pertsona baino gehiago igaroko direla espero dute antolatzaileek, eta jende uholdea hirigunean nabarituko da, baita aurreko zein osteko egunetan ere.
The Offspring, The Afghan Whigs, Social Distortion, Patty Smith, Emmylou Harris, Suzi Quatro, Fu Manchu, The Toy Dolls, Drive-by Truckers, Jerry Cantrel eta Soziedad Alkoholika izango dira harribitxiez jositako kartel baten buruak, baina luxuzko 50 kontzertu baino gehiagorekin rock musikaz blaituko da Arabako hiriburua, bai Mendizabalako eremu erraldoian, bai Andre Maria Zuriaren plazako doako kontzertuetan.
Zure lehenengo aldia da? Oraindik sarrerarik gabe zaude? Dagoeneko zure sarrera duzu, baina hiru eguneko zoramena antolatu nahi duzu? Seme-alabekin joango zara? Jarraian, Azkena Rock Festival jaldiaren inguruan jakin behar duzun guztia laburbildu dugu:
EREMUAK
- Mendizabala: Osteguneko 18:00etatik aurrera, eta igande goizaldeko ordu txikiak arte, hiru eguneko rock festa hartuko du Mendizabaleko eremu erraldoiak. Sarrera edo bonoa beharrezkoa izango da ARF esparruan sartzeko. Kontzertu nagusiak God, Respect eta Love izeneko agertokietan izango dira, hiruren artean txandakatuz.
- Trashville karpa: Rock musikaren alderik zitalenaren plaza da, eszenatokiaren eta ikusleen arteko hesia hausten duena. Surf, garage, psychobilly eta askoz soinu gehiagoren eraginpeko proposamen basatienak gozatzeko agertokia.
- Wall of Death: Motorren, akrobazien eta zuzeneko musikaren ikuskizun bizia. Gainera, aurten lehen aldiz autotxokeak izango dira, betiere rock'n'rollaren erritmoan.
- ARF Izarren Pasealekua: Jaialdiak Izarren Pasealekua inauguratu du Gasteizko erdigunean, Foru Plazan, eta igandera bitartean bisitatu ahal izango da. Bi hamarkada hauetan zehar jaialdiaren eta rockaren historia markatu duten 75 izarren ibilbidea da: Bob Dylan, Patti Smith, Kiss, Iggy & The Stooges, Alice Cooper, Ozzy Osbourne, Sex Pistols, Joan Jett, Deep Purple, Blondie, Chris Isaak, Slash, Pearl Jam, Queens of the Stone Age, Loquillo, Soziedad Alkoholika, Los Enemigos, Morgan...
- Andre Maria Zuriaren plaza: Doako kontzertuak ostiral eta larunbat goizean, oraingo honetan Alexis Evans soularen promesa zuri handiarekin eta Kim Lenz rockabillyaren musarekin. Arratsaldean etorriko denaren aperitifa eta jaialdiaren eta gasteiztarren arteko topagunea.
ORDUTEGIAK
Ekainak 16 · Osteguna
Ekainak 17 · Ostirala
Ekainak 18 · Larunbata
IRIZPIDEAK
- Cashless: Jaialdiaren esparruan egiten diren ordainketa guztiak —janaria, edaria, merchandisinga eta atrakzioak— sarrera-eskumuturrekoetan txertatutako cashless sistema elektronikoarekin egin beharko dira. Informazio guztia esteka honetan.
- Hiru aukera: online, esteka honen bidez; edo esparruan gaitutako puntu fisikoetan, eskudirutan edo txartelarekin.
- Dirua berreskuratzeko bi aukera: ekainaren 22tik uztailaren 1era bitartean soberakina automatikoki itzultzea, transferentzia bidez, 1,50 euroko kargarekin; edo karga-postuetan bertan dirua itzultzea eskatuz.
- Hiru aukera: online, esteka honen bidez; edo esparruan gaitutako puntu fisikoetan, eskudirutan edo txartelarekin.
- Adingabeak: Sarbide berezia eta doako sarrera 14 urtetik beherako gazte eta umeentzat.
- Camping & Glamping: Gasteizko eta inguruko hotelak duela hilabete batzuk bete ziren, baina oraindik ere ARF esparrutik minutu gutxira lo egiteko aukera dago, camping (esparrutik 100 metrora, bost minutura) eta glamping aukeren artean aukeratuta; bigarren aukera hartzen dutenek kanpin-denda eta ohea prest topatuko dituzte.
- Edalontzi berrerabilgarriak: Edalontzi guztiak itzulgarriak eta berrerabilgarriak dira, iraunkortasunaren alde.
SARRERAK
Oraindik sarrera edo bonurik gabe baldin bazaude, Azkena Rock Festival jaialdiaren webgune ofizialean erosteko garaiz zabiltza:
- Bonua (hiru egun): 145 euro
- Bonua + kanpina: 160 euro
- Kanpina (lau gau): 15 euro
- Eguneko sarrera:
- Osteguna: 45 euro
- Ostirala eta larunbata: 65 euro
- Antolatutako bidaiak: Egunero autobusak irtengo dira Bilbo, Iruñea/Altsasu, Logroño/Miranda Ebro, Donostia/Zarautz, Beasain/Bergara eta Eibar/Arrasate puntuetatik, 16:00etan eta 18:00etan. Itzulera azken banda amaitu eta 30 minutara izango da, 04:00ak aldera. Erreserbak online egin beharko dira.