Salburuko igerileku estali handia itxi dute, kautelazko neurri gisa

Erredakzioa 2022ko eka. 16a, 18:30

Salburua gizarte etxeko igerileku estalia. / ALEA

Gasteizko Udalak Salburua gizarte etxeko igerileku estali handia kautelaz ixtea erabaki du, uretan ohiko neurrietatik kanpoko parametro mikrobiologikoak antzeman dituztelako.

Salburuko igerileku horretako ohiko analisietan ohiz kanpoko balioak agertu dira pseudomona aureginosa mikroorganismoaren neurketan. Igerilekuen araudi tekniko-sanitarioari jarraituz, igerilekia ixtea erabaki dute ostegun arratsaldean.

Oraingoz itxita mantenduko dute, kautelazko neurri gisa, neurketen emaitzen berri izan eta parametroak ohiko balioetara itzuli arte. Bitartean, neurri zuzentzaileak aplikatuko dituzte, uraren kalitatea normaltzeko asmoz.

Igerilekua berriro irekitzeko aukera izan bezain laster, horren berri emango du Udalak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide