2022/07/01 10:00 - 20:00

JARDUNALDIA

Literaturzale feministen topaketak

Literaturzale feministen topaketak
Emakumeen Etxea - Etxanobe jauregia, Gasteiz

Topaketak Sareinak taldeak antolatu ditu, Gasteizko Emakumeen Etxearen laguntzarekin. Bi urtez euskal literaturako eragile feministekin sarean elkarrizketan egon ostean garatuko da topaketa Bi egun iraungo du. Hitzaldiak, mahai-inguruak, lantegiak, kultur ekitaldiak eta omenaldi bat izango dira. Bi egun horietan euskal literatuta aztertuko da iraganari nahiz orainari begiratuz ikuspegi feminista batetik, etorkizunari nola heldu ikusteko asmoz. Idazleak, irakasleak, argitaratzaileak, irakurleak, literaturzaleak… 25 lagunetik gora parte hartuko dute egitasmo hau dinamizatzen. Emakumeen Etxean egingo dira topaketak, Josune Velez eta Ane Gebararen 'Txilin hotsak' antzezlana izan ezik, hori Aldabe Kultur Etxean egingo baita. Izen ematea ekainaren 6an zabaldu zen. Dohainik da, baina lantegien artean aukeratu behar da. Beraz, topaketetan eta lantegietan izen ematea posta honen bidez egingo da: literaturzale.feministak@gmail.com

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago