Gas-ihes batek trafikoa eta Biktimen Memoriala ixtea eragin du

Erredakzioa 2022ko ekainaren 15a

Gas-ihesa Mateo Morazan, La Union tabernaren parean. / Argazkia: @BomberosVG

Terrorismoaren Biktimen Memorialaren plazako obretan gas-hodi bat apurtu da gaur eguerdian. Ondorioz, Mateo Moraza kaleko trafikoa itxi behar izan dute, bai eta museoa bera ere.

Susto ederra hartu dute gaur Gasteizko erdialdean zeuden herritarrek. Izan ere, 12:00ak aldera, Hondeamakina bat gas-hodi bat apurtu du Terrorismoaren Biktimen Memorialaren plazako obretan, eta zarata handia sortu duen gas-ihes bat eragin du.

Minutu gutxi batzuetara, 12:50ean, Gasteizko suhiltzaileek jakinarazi dute gas-ihesari eustea lortu dutela. Horren ostean, inguruko etxebizitzak aztertu dituzte, gas kontzentrazioak baztertzeko.

Esku-hartzeak iraun duen bitartean, Udaltzaingoak zonalde horretarako sarbideak eta Mateo Moraza kaleko trafikoa itxi ditu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago