2022/06/29 19:00 - 20:30

IKUS-ENTZUNEZKOA

[KORTXEAK ETA KRISPETAK] 'Casablanca beats'

[KORTXEAK ETA KRISPETAK] 'Casablanca beats'
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Kortxeak & Krispetak zikloaren zortzigarren urtea izango da aurtengoa. Bi ikus-entzunezko eta kontzertu batez gozatzeko aukera izango dugu. Filmak Ortuño aretoan eskainiko dira, eta kontzertua, berriz, Falerina lorategian.

Bigarren saioan Nabil Ayouch-en Casablanca beats filma eskainiko da.

Anasek, rapero ohiak, Casablancako auzo xume bateko kultur etxe batean kolaboratzen du. Bere irakasle berriak bultzatuta, gazteak tradizio jakin batzuen zamatik askatzen saiatuko dira, beren pasioa bizitzeko eta hip hop kulturaren bidez beren burua espresatzeko, adierazpen askatasunaren aurkako mehatxu ugari jasaten dituen gizarte baten barruan. Informazio gehiago: oihaneder.eus

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide