Kortxeak & Krispetak zikloaren zortzigarren urtea izango da aurtengoa. Bi ikus-entzunezko eta kontzertu batez gozatzeko aukera izango dugu. Filmak Ortuño aretoan eskainiko dira, eta kontzertua, berriz, Falerina lorategian. Lehenengo saioan Danny Garciaren Nightclubbing: The Birth of Punk Rock in NYC filma eskainiko da. Filma honek New Yorkeko Max’s Kansas City klub entzutetsuaren eta Punk Rockari hasiera eman zion hiriko 70eko hamarraldiko rockaren historia kontatzen du. Informazio gehiago: oihaneder.eus
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.