Arabaren lurralde orekari landa ingurunetik eta herri-ekimenetatik egin ahal zaizkion ekarpenez solasteko antolatu du jardunaldia Eusko Ikaskuntzak. Ion Muñoaren hitzaldiarekin abiatuko dugu saioa, herri txikien balioak, transmisioa, errelato berriak eta joerak ezagutuz. Ondoren, lurralde oreka kontuan hartuta diharduten ekintzaileak mahainguru batean bilduko ditugu, eta bukatzeko, Eusko Ikaskuntzak Herri Txikien Akademiaren baitan udazkenean egingo dituen saioen aurrerapen bat egingo du. Izena emateko: https://www.eusko-ikaskuntza.eus/eu/gertakariak/lurralde-oreka-jomugan/ge-634/
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.