Auto batek talka egin du Lakua Hotelaren kontra

Erredakzioa 2022ko ekainaren 8a

Argazkia: @BomberosVG

79 urteko gidari bat Santiago ospitalera eraman behar izan dute, kotxearekin Gasteizko Lakua Hotelaren aurka talka egin ostean.

Asteazken honetako 12:45ak aldera, istripu ikusgarri bat gertatu da Gasteizko Forondako Atean, 79 urteko gizon batek gidatutako autoak Lakua Hotelaren fatxadako zutabe baten kontra talka egin duelako, kontrola galdu eta errepidetik atera ostean.

Berehala bertaratu dira Larrialdi Zerbitzuak, eta kotxetik atera dute gizona. Lehen azterketa egin diote, eta ez zuen zauri larririk; jarraian, Santiago ospitalera eraman dute.

Hasiera batean auto-ilarak sortu dira Gasteizko sarrera den errepidean, baina zirkulazioak normaltasuna berreskuratu du laster.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago