Lehenengo bi atxilotuak 32 eta 48 urteko bi gizonezko izan ziren, ostiralean beren etxebizitzan bikotekideari eraso egitea leporatuta; bigarren kasuan, bikotekidea ere atxilotu zuten, gizonezkoari eraso egiteagatik etxeko indarkeriaren delitu baten ustezko egilea izateagatik.
Larunbatean, berriz, udaltzainek 33 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten Arana auzoan, arrazoi beragatik: etxebizitza batean bikotekideari eraso egiteagatik, genero indarkeriako delitu bat egotzita.
Egun berean, 39 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuen Udaltzaingoak, emakume bati ukituak egiteagatik sexu abusua egotzita. Gertakaria bide publikoan izan zen. Kalez jantzitako hainbat udaltzainek zaintza lanetan ari ziren, eta biktima laguntza eske entzun zuten. Agenteak hurbildu zirenean, ustezko erasotzaileak alde egin zuen bizikletaz. Azkenean, Santiago inguruan topatu eta atxilotu zuten.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.