Zetak, Dupla, Nhil, Sua, Bihotza eta DJ Malandro ere Gasteizko Txosnetan izango dira

Erredakzioa 2022ko eka. 6a, 11:30
Zetak, Dupla, Nhil, Sua, Bihotza eta DJ Malandro, hurrenez hurren. / ALEA

Abuztuaren 4tik 9ra bitartean Gasteizko Txosnetan izango diren kontzertuen artean izango dira Zetak, Dupla, Nhil eta Sua taldeak. Horrez gain, Bihotza eta DJ Malandro iragarri dituzte ere.

Gero eta gertuago daude Gasteizko jaiak. Pandemiak eragindako bi urteko etenaldiaren ostean, abuztuaren 4an itzuliko da festa Arabako hiriburura, eta, horrekin batera, EHUren Gasteizko Campusean jarriko dituzte txosnak berriz ere. Bi hilabete pasatxo baino ez dira falta jada, eta txosna batzordea lehen iragarpenak egiten hasi da bere sare sozialen bitartez: "Sei egun, zortzi txosna, hiru karpa, lau oholtza, txosnisari bat eta 38 kontzertu", aurreratu dute.

Oholtza gainean Ibil Bedi, Willis Drummond, Aiaraldeko Sound System, Sara Hebe, Tatxers, DJ Malandro, Bihotza eta Sua izango direla iragarri ostean, iragarpen gehiago iritsi dira azken egunetan.

Alde batetik, Zetak talde nafarraren pop elektronikoaren eta Dupla talde aguraindarraren soinu urbanoen txanda izango da Gasteizko jaien azken egunean, abuztuaren 9an. Bestalde, Nhil Aretxabaletako (Gipuzkoa) pop-funk musika taldea eta Sua Jatabeko (Bizkaia) pop-rock taldea iragarri dituzte txosnek. Gainera, DJ gehiago iragarri dituzte: Bihotza, elektronika sozialarekin; eta DJ Malandro, txosnagunea parrandaz eta bitzioz betetzeko.

PROGRAMAZIO OSOA

Beraz, dagoeneko itxita dago Gasteizko Txosnetako programazioa, bai eskaintza musikalari dagokionez, bai bestelako jarduera eta ekitaldiei dagokienez:

  • Abuztuak 4, osteguna | Txupinazoaren eguna:
    • 20:30 Broken Brothers Brass Band taldearekin kalejira, Kutxitik txosnagunera
    • 21:30 Inaugurazio ekitaldia eta txosnisaria
    • 22:00 Kontzertuak
      • Ibil Bedi (Pop-rock — Nafarroa)
      • Vulk (Post-punk — Bilbo)
      • Willis Drummond (Rock — Baiona - Lapurdi)
      • Aiaraldeko Sound System (Dub soinu sistema — Aiaraldea)
  • Abuztuak 5, ostirala | Elkartasun Eguna:
    • 15:00 Herri bazkaria (Landatxo kiroldegian)
    • 20:00 Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea (Andre Maria Zuriaren plazan)
    • 20:30 Kalejira (Andre Maria Zuriaren plazatik txosnagunera)
    • 21:00 Ekitaldia (Eszenatokian)
    • 22:00 Kontzertuak
      • Nhil (Pop-funk — Aretxabaleta - Gipuzkoa)
      • Tremenda Jauria (Kunbia, rap, reggaetoia eta elektronika — Madril)
      • Sara Hebe (Hip hop — Argentina)
      • DJ Pezon (Mamarratxismoa)
  • Abuztuak 6, larunbata | Ikasle Eguna:
    • 14:00 Ikasle bazkaria (Entxosnatu Karpan)
    • 16:00 Bazkalosteko jolasaldia (Entxosnatu Karpan)
    • 00:00 Ekitaldia (Eszenatokian)
    • 22:00 Kontzertuak:
      • Zetalau (Punk & Roll — Uribe Kosta - Bizkaia)
      • Garilak 26 (Pop, rock eta erromeria — Bizkaia)
      • DJ Malandro (Parranda & Bitzio — Gasteiz)
  • Abuztuak 7, igandea | Gazte Eguna:
    • 14:30 Gazte bazkaria (Gazte Karpan)
    • 23:30 Ekitaldia (Eszenatokian)
    • 22:00 Kontzertuak:
      • Tatxers (Punk, mod, oi! eta pop — Iruñea - Nafarroa)
      • Brigade Loco (Punk-rock eta oi! — Bergara)
      • Rotten XIII (Punk rock — Tafalla)
      • DJ Skarolo (Bitsa-jaia Entxosnatu Karpan)
  • Abuztuak 8, astelehena | Entxosnazio Eguna:
    • 12:00 Irrien Lagunak ikuskizuna (Alde Zaharrean)
    • 13:00 Marianitada musikatua (Alde Zaharrean)
    • 14:30 Herri bazkaria (Alde Zaharrean)
    • 16:00 Txan Magoaren ikuskizuna (Alde Zaharrean)
    • 19:00 Txosnibusa (Hala Bedi Tabernatik txosnagunera)
    • 22:00 Kontzertuak:
      • Sua (Pop-rock — Jatabe - Bizkaia)
      • Soziedad Alkoholika (Trash metal, hardcore eta punk — Gasteiz)
      • DJ Bihotza (Elektronika soziala — Gasteiz)
      • DJ Villatekk (Tekkno, Dark, Industrial, Hard— Gasteiz)
      • DJ Sudo
  • Abuztuak 9, asteartea:
    • 22:00 Kontzertuak:
      • Herenegun (Ska eta reggae — Donostia)
      • Zetak (Pop elektronikoa — Arbizu - Nafarroa)
      • Dupla (Musika urbanoa — Agurain)
      • DJ Ordezkagune
      • DJ Dantzetan Jarrai

BIDEOAK

Soziedad Alkoholika

Vulk

Herenegun

Brigade Loco

 

Tremenda Jauria

 

Zetalau

 

Broken Brothers Brass Band

 

Rotten XIII

 

Garilak 26

 

Dupla

 

Zetak

 

Sua

 

Nhil

 

DJ Malandro

 

Bihotza

 

Sara Hebe


Tatxers

 

Ibil Bedi


 

Willis Drummond


 

Aiaraldeko Sound System

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide