Kamioi batek 82 urteko emakume bat harrapatu eta hil du Gasteizen

Erredakzioa 2022ko maiatzaren 31

Valladolid eta Andaluzia kaleen bidegurutzean gertatu da istripua. / GOOGLE MAPS

Astearte honetako 17:00ak aldera, 82 urteko emakume bat hil da Gasteizko Aranbizkarra auzoan, kamioi batek harrapatuta.

Ezbeharra Aranbizkarra auzoan gertatu da, Valladolid eta Andaluzia kaleen bidegurutzean, Aranalde gizarte etxearen parean. 82 urteko emakumea zebrabidea gurutzatzen ari zen, autoeskola bateko kamioi batek harrapatu duenean.

Gizarte etxeko langileak eta Larrialdi Zerbitzuak emakumeari laguntzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin, eta bertan hil egin da.

Gasteizko Udaltzaingoak ikerketa abiatu du, istripuaren inguruabarrak eta arrazoiak argitzeko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago