Aranako jaietan, Joselu Anayak, Kaos Urbano, No Konforme eta DJ Loro

Erredakzioa 2022ko mai. 31a, 10:29
Kaos Urbano (Alcobendas - Madril) punk-rock taldeak girotuko du larunbat gaua. / ALEA

Ekainaren 3tik 5era bitartean, jardueraz beteko da Gasteizko Arana auzoa, bi urteren osteko lehenengo jaietan. Joselu Anayak taldeak girotuko du ostiral gaua, eta larunbatean Kaos Urbano, No Konforme eta DJ Loro izango dira oholtza gainean.

Datozen asteetan, pixkanaka, bata bestearen atzean iritsiko dira Gasteizko auzoetako jaiak. Abetxukuk apirilaren amaieran estreinatu zuen egutegia, eta hainbat asteko geldialdiaren ostean, Aranak emango dio benetako hasiera udaberri-udako jai denboraldiari, pandemiaren aurretik ohikoa zen bezala.

Ofizialki, jaietako egitaraua maiatzaren 10ean hasi zen, eta ekainaren 11ra arte luzatuko da, baina ekainaren 3tik 5erako asteburuan izango dira hitzordu nagusiak: txosnak, barrakak, herri bazkaria, txapelketak, kalejirak, txupinazoa, Txapeldunen jaitsiera... eta, nola ez, kontzertuak.

Ostiralean, berbena izango da Joselu Anayak taldearekin. Larunbatean, berriz, punk eta reggae doinuek hartuko dute oholtza, Kaos Urbano eta No Konforme punk-rock talde madrildarren eta DJ Loro gasteiztarraren eskutik.

EGITARAU OSOA

 

  • Maiatzaren 10etik ekainaren 7ra
    • Erakusketa: Marrazketa eta pintura gela Aranako Bizan Zentroan (Aragoi kalea, 5).
  • Maiatzaren 17tik ekainaren 7ra
    • Eskulanen erakusketa Aranako Bizan Zentroan.
  • Maiatzak 24, asteartea
    • 18:00 antzerkia Aranako Bizan Zentroan: El cuento de la ranita antzezlana Actuamos y Bailamos Juntos taldearen eskutik; lau urtetik gorako txikiei zuzendua. Izena eman behar da. Zatoz bilobekin!
    • 19:00 Bingoa Aranako Bizan Zentroan: zatoz zure bilobekin.
  • Maiatzak 26, osteguna
    • 18:00 antzerkia Aranako Bizan Zentroan: Recordando viejos tiempos antzezlana Actuamos y Bailamos Juntos taldearen eskutik. 9 urtetik aurrerakoei zuzendua. Sarrera librea edukiera bete arte.
  • Maiatzak 30, astelehena
    • 19:00 Dantza Afrikarrak, Djelia Taama Musoo Gasteizko Emakumeen Kultur Elkartearen laguntzarekin, Aranako gizarte etxean.
  • Ekainak 1, asteazkena
    • 19:00 Errezitaldi poetiko eta musikala Angelica Ibañezen omenez, Aranako gizarte etxean.
  • Ekainak 3, ostirala
    • 18:00 Tapa doan edariarekin. Glorioso taberna (Baskongadetako plaza, 4).
    • 18:30 Txupinazoa San Jose plazan. Festen hasiera fanfarre eta buruhandiekin eta Txapeldunen jaitsierarekin. Garmendia Harategiak, Ramiro Harategiak eta Alcampok (Arana kalea) babestutako doako txorizo dastaketa herrikoia.
    • 19:00 Clown ikuskizuna Maite Guevara CIArekin, adin guztietako ikusleentzat.
    • 19: 30 Dokumentala, 50 urte, Aranako auzoan: Aranako auzo elkartea hiri honetako lehenengo elkarteetako bat da. Dokumental honetan, elkartea sortu zenean auzoa nolakoa zen ikusiko da, elkartea bizi izan zuten pertsonek kontatuta. Omenaldi txiki bat da gure auzoagatik hainbeste egin duten pertsona horiei. Aranako Ekitaldi Aretoa.
    • 20:00 Herriko Plazan: dantzaldia Joselu Anayak taldearen eskutik
    • 20:00 Txuky Killers taldearen kontzertua. Glorioso taberna (Baskongadetako plaza, 4).
    • 22:00 Dynky Dauren kontzertua. Glorioso taberna (Baskongadetako plaza, 4).
    • 23:30 Joselu Anayak taldearen kontzertu-dantzaldia Herriko Plazan. Galtza erorien eta gona goratuen lasterketa atsedenaldian.
  • Ekainak 4, larunbata
    • 10:30 Borroka Libre Olinpikoko XXVII. Aranako txapelketa, Aranalde Kiroldegian (Aranako borroka taldeak antolatua).
    • 11:00 Aranako I 3x3 Sakibaloi txapleketa. Leku: Aranako zelaia (Joaquin Collar kalea, 10 euro taldeka, talde mistoak (lau jokalari). Izena eman aranakoa@gmail.com helbidean, taldearen izena adieraziz. Ekhitarrak tldeak antolatuta.
    • 11:30 Saio praktikoa: Coreografías en línea para todas las edades, Arana parkean, Bizan Aranako Osasun batzordeak antolatua.
    • 12:00 Auto amerikarren II. erakusketa, Andaluzia kaleko 20-26 zenbakien artean, 16:00ak arte. Junquera tabernak antolatua.
    • 12:30 Dantza Topaketa Herriko Plazan Ezkibel Kultur Elkartearen, gizarte etxeen eta Bizan Arana Dantza Taldearen eskutik.
    • 13:00 Musika: The Sakamantekas taldearen eskutik. Glorioso taberna (Baskongadetako plaza, 4).
    • 13:00 Reggae Rock freskoa, Josemi Vega Mirlo Blanco Tabernan (Arana kalea, 39)
    • 13:00 Pintxo-potea txosnetan. Batzordea, T.L Azterlariak eta Txinpartak. Odolki pintxoa Jai Batzordean, Ramiro Harategiak eta Anaiak Gastronomia Elkarteak babestua.
    • 13:00 Vermouth Gilda, Cafe-Bar Beste Ona tabernan (Judimendi etorbidea 1).
    • 15:00 Herri bazkaria San Jose plazan (aurretiko izen-ematea) Aldizkarian kartela ikusgai duzue nola apuntatu.
    • 16:00 Auzo osoan zehar animazioa, Los Alegríos Blusa eta Nesken Koadrilak girotuta, Primo Bayoren Partykarrorekin.
    • 18:00 Haurrentzako jolasak eta tailerrak Aranako Eskaut Taldeak eta Grupo de Tiempo Libre C.P.N Azterlariaken eskutik, Ignacio Aldecoa Ikastetxe Zaharrean. Amaitzean, jolasetan parte hartu duten guztien artean gozokiak banatuko dira.
    • 19:00 Tortilla jaialdia Beste Ona tabernan.
    • 19:30 Adin guztietarako dantza gidatuak, Vive la música Prakids Animaciones Infantiles taldearen eskutik, Ignacio Aldecoa Ikastetxe Zaharrean.
    • 21:00 Kalejira auzoan zehar, Teantro elkartearekin.
    • 22:30 Kontzertuak Herriko Plazan: No Konforme, Kaos Urbano eta DJ Loro.
  • Ekainak 5, igandea
    • 11:00 - 14:00 Gamaker elkartearen ate irekien jardunaldia, Extremadura kaleko 4. zenbakian: 3D inprimagailuak, domotika eta askoz gehiago.
    • 12:00 - 16:00 Pintxo eguna, Junquera tabernan (Andaluzia kalea, 19)
    • 12:00 Brasilgo Jiu Jitsuaren erakustaldia, Herriko Plazan, Heckmat Kirol Klubaren eskutik. Yuri Martin 's erakundea. Babeslea: Gymnasios V & M, S. C.
    • 12:30 Taekwondo olinpikoa, Herriko Plazan, Taekwondo Baza Sport Kirol Klubaren eskutik. Antolatzailea: Ivan Baza irakaslea. Babeslea: Gymnasios V & M S. C.
    • 13:00 Boxeo Olinpikoa, Herriko Plazan, V & M Boxing Clubaren eskutik. Antolatzailea: Emilio Marin Varela eta Angel Gabarri Vazquez. Babeslea: Gymnasios V & M S. C. Amaitzean, dominak eta diplomak emango zaizkie lehiakide guztiei.
    • 13:00 Vermouth Gilda, Beste Ona tabernan.
    • 13:00 Udal Banda, San Jose plazan.
    • 14:30 Paella platera (borondatea: 3 euro), txosnetan, Aztelariak aisialdi taldeak antolatuta.
    • 18:00-20:00 Musika: Carisma orkestraren eskutik, Ignacio Aldecoa Ikastetxe Zaharrean.
    • 19:00 Alcampok babestutako txokolatada, Herriko Plazan
    • 20:00 Musika emanaldia: Noites de Rock y Meigas talderaren eskutik, Herriko Plazan.
    • 22:15 Jaiean amaiera, San Jose plazan. Agur aurreskua, omenaldi berezia, Txapeldunen igoera eta ikuskizun piromusikala Valecea pirotekniaren eskutik.
  • Ekainak 6, astelehena
    • Barrakak prezio herrikoian, azoka-barrutian.
  • Ekainak 8, asteazkena
    • 19:00 Vi Nordic Walking ibilaldia: Arana – Salburuko hezeguneari buelta – Arana. Irteera San Jose plazatik. Doako ekintza. T.L.C.P.N Azterlariak-ek eta Haurtxoa liburu dendak babestua.
  • Ekainak 11, larunbata
    • 15:45 – 18:00 Aranako jaietako VII. padel txapelketa mixtoa. Lekua: C. D. Padel Norte. Prezioa: 15 euro (plaza mugatuak). Izen-ematea egitean ordainduko da. Izen-emateak: maiatzaren 23tik aurrera Padel Norteko harreran (Alto de Armentia, 24). Parte-hartzaileen artean honakoek emandako sariak zozketatuko dira: Garmendia harategia, Ipar Motor tailerra, Cestas Urbide, Electrodomésticos Cober, Baños Judizmendi, Kirika Kafetegi-Jatetxea, Gastrobar Qbosq eta C.D Padel Norte. Amaitzean luntxa, Kirika kafetegi-jatetxearen, Glorioso tabernaren, Garmendia harategiaren eta Aranako jai batzordearen eskutik.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide