Gasteizko poesiaren hilabetea aprobetxatuz eta hilabeteari amaiera polita emateko, talentu gazteen aldeko apustua egin nahi du Geu elkarteak, eta ez bakarrik sare sozialetan burutu dituzten ekimenekin. Hortaz, euskal olerkari eta artista batzuen eskutik, Almendrako azokarekin elkarlanean, zuzeneko musika (gitarra eta biolontxeloa) izango duen olerki ekitaldi bat antolatu dute. Informazio gehiago: https://geuelkartea.eus/ekitaldia/olerki-gosea/
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.