Ostiralean abiatuko da Gasteizko Antzinako Liburu Azoka

Erredakzioa 2022ko mai. 19a, 09:15
Sei saltoki izango dira Antzinako Liburu Azokan./Alea

Urrezko Zeledonen plazak hartuko du ekimena maiatzaren 20tik ekainaren 5era arte.

Ostiralean hasi eta ekainaren 5era arte, Antzinako Liburu Azoka izango da Gasteizko Urrezko Zeledonen plazan. Erabilitako liburuekin eta liburu zaharrekin, sei saltoki izango dira, 11:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 21:00etara. Liburuen artean benetako bitxi bibliografikoak erosteko aukera izango da, antolatzaileek azaldu moduan.

Euskadiko Liburu Zaharren Enpresarien Elkarteak (ALVE) antolatutako proposamena beste hiri batzuetan ere izango da, hala nola Iruñean, Donostian edo Bilbon. Gasteizen Sekhmet liburu-denda, Asilo del Libro, Valentziako Torres liburu-denda, Ela liburu-denda, Hamburgo liburu-denda eta Maxtor liburu-denda izango dira. "Ekitaldi honek bat egiten du Liburutegien Udal Sarearen irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin. Horregatik, Kultura Zerbitzutik erabilitako liburuak eta liburu zaharrak sustatzeko proposamena babesten dugu, bai eta bildumazaletasun bibliografikoa ere", adierazi du Cantok.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide