Nolakoa izango da pandemia osteko udako kanpaina Mendizorrotza eta Gamarran?

Erredakzioa 2022ko mai. 18a, 09:19
Mendizorrotzeko igerilekuak, airetik ikusita. / GOOGLE EARTH

Normaltasuna berreskuratuko dute aurten Gasteizko udako instalazioek. Mugarik eta aurretiazko hitzordurik gabe, maiatzaren 27tik aurrera gozatu ahal izango da Mendizorrotzeko igerilekuez, eta Gamarrak ekainaren 3an irekiko ditu ateak.

Bi urteko pandemiaren ostean, Mendizorrotzeko eta Gamarrako kirolguneek 2019ko egoera berreskuratuko dute udako kanpaina honetan, gasteiztarrek lehen egiten zuten moduan berriro gozatu ahal izateko uda. Horrela, mugarik gabeko abonamendua eta sarreren salmente berreskuratuko dira, ez da aurretiazko hitzordurik beharko, eta ez da bertan egoteko gehieneko ordu kopururik izango.

"Pandemia aurrekoen moduko udako kanpaina bizitzeko gogo handia dugu, baina gogoan izan behar dugu oraindik ere badaudela Covid-19 kasuak. Hori dela eta, zuhurtzia eskatu nahi dut kanpaina hau kirolguneaz murrizketarik gabe gozatuz hasi eta amai dezagun", adierazi du Kirol eta Osasuneko zinegotzi Livia Lopezek, udako kanpainaren aurkezpenean.

Irekiera datak eta ordutegia

  • Mendizorrotza: maiatzaren 27an ireki eta irailaren 18an itxiko dute. Beraz, 115 egunez egongo da zabalik.
  • Gamarra: ekainaren 3an zabalduko dute eta irailaren 11n itxi. Hortaz, 101 egunez izango ditu ateak irekita.

Instalazioak 08:00etatik 22:00ak arte egongo dira irekita, baina aurten berritasun bat izango da: Aquamendi (Mendizorrotza) igerilekuak iraileko ordutegia zabaldu eta abuztukoa mantenduko du.

Edukiera

Pandemiaren eraginez, aurreko bi udatan edukierari ezarritako mugen ostean, aurtengo denboraldian ez da murrizketarik izango. Beraz, ez da zirkulurik egongo erabiltzaile bakoitzarentzako espazioa mugatu eta segurtasun distantzia mantentzeko.

Hala ere, edukiera denbora errealean kontsultatzeko aukera mantenduko da, instalazioetako sarreretan dauden pantailetan eta Udalaren webgunean.

Abonamenduak eta sarrerak

Pandemia aurreko protokoloak berrezarriko dira: abonamendua edo aldi baterako baimena eduki beharko da eguneko sarrerarekin.

Gamarrako parkearen kasuan, sasoiko abonamendua izan beharko da, eta Udalaren webgunean eskuratu ahal izango da gaurtik aurrera:

  • 4 urte arte: 0,00 euro.
  • 5 urte (beteta) eta 17 urte artean: 11,00 euro.
  • 18 urte (beteta) eta 24 urte artean: 26,20 euro.
  • 25 urtetik (beteta) aurrera: 31,50 euro.
  • 65 urte baino gehiagoko pertsonak eta %65eko desgaitasuna edo handiagoa dutenek %50eko murrizketa izango dute kuotan.

Eguneko sarrerak instalazioetan edo Udalaren webgunean eros daitezke, eta online erostea gomendatzen da jende gehieneko egunetan ilarak ekiditeko:

  • Gamarra:
    • 4 urte arte: 0 euro.
    • 5 urte (beteta) eta 17 urte artean: 1,40 euro.
    • 18 urte (beteta) eta 24 urte artean: 3,80 euro.
    • 25 urtetik (beteta) aurrera: 6,60 euro.
  • Mendizorrotza (udako prezioa):
    • 4 urte arte: 0 euro.
    • 5 urte (beteta) eta 17 urte artean: 7,30 euro.
    • 18 urte (beteta) eta 24 urte artean: 10 euro.
    • 25 urtetik (beteta) aurrera: 13,40 euro.

Ekipamenduak

Kirolguneetan ahalegin handia egin du Udalak kirol eta aisialdi mailako ekipamendu eta espazio guztiez murrizketarik gabe gozatu ahal izateko:

  • Igerilekuak (bainurako ezinbestekoa da txanoa erabiltzea)
  • Igeriketa askeko kaleak
  • Txirristak
  • Haurren parkeak
  • Areto-futboleko, saskibaloiko, hondartza-boleiboleko eta mahai-teniseko kirol-pistak
  • Mini-golfeko gunea (Gamarran)
  • Padel eta teniseko pistak, aurrez erreserbatuta (Udalaren webgunean edo gizarte etxeetan)
  • Barneko aldagela eta dutxak

Berritasunak

Berreskuratutako normaltasunari hainbat berritasun gehitu behar zazkio:

  • Mendizorrotzako kanpoko haurren igerileku olinpikoan txirrista eta uretako jolas berriak egongo dira.
  • Tailerra antolatu da une horretan kirolgunean daudenek Mendizorrotzeko kanpoko igerileku olinpiko txikian horma-irudi bat egitera gerturatzeko eta horretan laguntzeko aukera izan dezaten, eekainaren 15ean 16:00etatik 17:30era bitartean, eta ekainaren 22an, 11:00etatik 12:30era.
  • Gazte eta helduentzako aquapaddle, multi-jokoa eta haurrentzako padela. Ekainaren 8ko 08:30etik aurrera eman beharko da izena gizarte etxeetan, Udalaren webgunean edo 010 telefonoan.
  • Uztailean zehar, dinamizazioko eta kirol arloko ekimenak bi kirolguneetan: adibidez, saskibaloiko 3×3 txapelketak eta zunbako eskolak.
  • Gamarrako parkeko gizarte eraikineko fatxada berritu dute.
  • Gaztedi Gasteizko errugbi taldeak ostalaritzako zerbitzu berria zuzenduko du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide