Liskar jendetsua Salburuko Bulebarrean, urtebetetze jai baten ostean

Erredakzioa 2022ko mai. 16a, 09:20

Igandetik astelehenerako gauean, borroka jendetsua gertatu da Salburuko Bulebarrean, urtebetetze jai batean testuinguruan. Udaltzaingoak inplikatutako zortzi pertsona identifikatu ditu, eta horietako bat atxilotu du.

Whatsapp bidez biralizatutako irudietan ikus daitekeenez, hiru gizon beste biri eraso egiten hasi ziren. Udaltzaingoak astelehen goizean plazaratutako ohar batean azaldu duenez, guztia urtebetetze jai baten testuinguruan gertatu zen. Ospakizunaren ostean, partaideetako batzuk bide publikoan eztabaidan hasi ziren, eta ondoren hasi ziren erasoak.

Polizia bertaratu zenean, hogei pertsona inguru batu ziren liskarrean, makilekin eta arma zuriekin. "Haietako batzuk mozkortuta zeuden", azaldu du Gasteizko Udaltzaingoak. Bertaratutako lehen udaltzainek errefortzuak behar izan zituzten borroka geldiarazten saiatzeko.

Guztira zortzi lagun identifikatu zituzten udaltzainek. Horien artean zegoen 22 urteko gazte bat atxilotuta eraman zuten, autoritate agenteen aurkako erresistentzia, desobedientzia eta atentatua egotzita.

IRUDIAK: Whatsapp bidez jasota

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide