Gasteizko Udalak enplegu publikoko 887 plaza eskainiko ditu

Erredakzioa 2022ko mai. 13a, 12:25
EPE arruntaren barruan, 165 plaza sartzen dira. GASTEIZKO UDALA

Merezimenduen lehiaketa bat egingo dute, 672 plaza betetzeko, egonkortzeko EPE bat (50 plaza) eta EPE arrunt bat (165 plaza).

Gasteizko Udalak behin behinekotasunaren tasa %8tik jaisteko, giza baliabideak antolatzeko plan bat prestatu du. Plan horren barruan, hiru deialdi onartu dira: merezimenduen lehiaketa bat, plantilla egonkortzeko EPE bat eta EPE arrunt bat. Behin deialdiak onartuta, oinarrien negoziazioa eta akordiorako prozesu bat hasiko dira, urtearen amaieran onar daitezen.

Merezimenduen lehiaketara, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen bete diren aldi baterako plazak eskaintzen dira. 672 plaza guztira. Bestalde, egonkortzeko EPEaren bidez, 2020ko abenduaren 31a baino lehen, hiru urtez, aldi baterako bete ziren plazak eskaintzen dira. Guztira, 50 sartu dira. EPE arruntaren barruan, berriz, guztira 165 plaza sartzen dira, eta horietatik 14 adimen desgaitasuna duten pertsonentzat gorde dira.

"Gasteizko Udalak erakundean lanean urte asko daramatzaten langileak egonkortu nahi ditu. Era berean, 165 lanpostuko EPE bat diseinatu dugu, eta horren ezaugarriek erraztu egiten dute interesa duen edonork parte-hartzea eta enplegu publikora sarbidea izatea", esan du Gorka Urtaran Gasteizko alkateak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide