“Yoko Ona” kalera aterako da maiatzaren 18an. Ainhoa Vitoria, Lore Nekane Billelabeitia eta Olatz Salvador Gasteizko Jimmy Jazz aretoan egongo dira, jendaurrean estreinakoz. Onintza Enbeita bertsolaria ere bertan izango da, gonbidatu gisa, 'Yoko Ona'n orain arte landu gabeko gai mamitsuari eusteko: sexuaz arituko dira saioko kideak. Aurretik aipatutako laukoteaz gain, Andrea Aranburu saioko kolaboratzaile berria ere bertan izango da, publikoaren iritzi, galdera eta iruzkinak biltzeko. Iluntzea borobiltzeko, Lore Nekane Billelabeitiak eta Olatz Salvadorrek akustiko txiki bat eskainiko dute.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.