Mendizorrotza eta Gamarrako igerilekuak maiatzaren 27an eta ekainaren 3an irekiko dituzte

Erredakzioa 2022ko mai. 9a, 12:30
Gamarrako igerilekuen instalazioak, airetik. / GOOGLE EARTH

Gamarrako igerilekuak ekainaren 3an zabalduko dira aurten. Mendizorrotzeko igerilekuetan, ordea, ohiko data mantenduko da, eta hileko azken ostiralean, maiatzaren 27an, igoko dira.

Gasteizko Udalaren Kirol Zerbitzuak iragarri ditu udal igerilekuen irekiera eta itxiera datak: Gamarrako igerilekuak ekainaren 3an ireki eta irailaren 11n itxiko dira; Mendizorrotzekoak, berriz, maiatzaren 27an zabaldu eta irailaren 18an itxiko dira. Beraz, bi instalazioen irekieraren arteko aldea irailean konpentsatuko da, udako kanpainaren ohiko iraupenak betetzeko: 115 egun Mendizorrotzaren kasuan eta 101 egun Gamarraren kasuan.

Udal zerbitzuak eta enpresa esleipendunak "ahalik eta bizkorren" jardun dute, gasteiztarrek lehenbailehen Gamarrako instalazioez goza dezaten. Izan ere, iazko udaz geroztik hiru ekipamendutan egin dira obrak: igerileku olinpikoan —2021ean hoditeria hautsi zitzaion eta udan itxita egon zen—, familia igerilekuan eta ponpaketa eta arazketa gelan —azken bi horiek kalte larriak jasan zituzten abenduan Araban izandako uholdeetan—.

Iragarri dutenez, laster aurkeztuko dute udako kanpaina, informazio osoarekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide