Komedialdiaren bigarren ediziorako sarrerak salgai

Erredakzioa 2022ko mai. 6a, 10:30

Besteak beste, Oscar Terolen 'Mundos para lelos' ikusi ahal izango da. / KOMEDIALDIA

Komedialdia umorezko jaialdiaren bigarren ediziorako sarrerak salgai daude jada. Programazioa itxita, maiatzaren 24tik 29ra bitartean hogei bat jarduera izango dira Gasteizko hainbat gunetan.

Maiatzaren 24an, asteartean, bueltan izango da Komedialdia, bere bigarren edizioarekin. Besteak beste, Oscar Terol, Jose Kruz Gurrutxaga eta Susana Soleto bezalako izenak izango dira oholtza gainean.

Jarduera gehienak doakoak izango dira, jaialdiko babesle eta kolaboratzaile publiko zein pribatuei esker. Hala ere, beste batzuk ordaindu beharko dira, eta sarrerak dagoeneko salgai daude www.komedialdia.com webgunean, behin programazioa itxita:

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago