Urtez urte, probintzia bakoitzeko dantzarik adierazgarrienak antzeztu izan ditu Jare Dantza Taldeak, eta, zazpi jaialdi horiek igaro ondoren, Euskal Herri osoko dantzekin osatutako zortzigarren ikuskizun bat osatu du. Ikuskizuna hasi aurretik, Gasteizko erdigunetik, kalejira bat abiatuko da, bertan dantzari eta musikarien artean 100 lagunek parte hartuko dute. Kolore ezberdin eta ezohikoa ikusi ahal izango da, parte-hartzaileek hainbat dantzatarako jantzi ugari eramango baitituzte.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.