2022/05/27 20:15 - 21:30

KONTZERTUA

'Olatu arteko txalupa arraroa', Ines Osinaga eta Joseba Sarrionandia

'Olatu arteko txalupa arraroa', Ines Osinaga eta Joseba Sarrionandia
Santa Maria katedralaren sarreran, Gasteiz

Bidaia luzeko kantuak dira hauek, edo, hobeto esanda, kantuak dira bidaia. Duela ia hamar urte Joseba Sarrionandiak Habanan sortu zituen dozena bat testu, Atlantikoa zeharkatu eta Euskal Herrira heldu zirenak eskuz esku, konplizez konplize, sekretu bat konpartitzen dutenen artean sortzen den zirrara hori lagun. Amaia Apaolaza zegoen artean, bere hutsunea utzi zuen. Testuok gure eskuetara iritsi ziren eta guk kantu egin genituen. Habanan jaio eta Euskal Herrian hazi ziren kantuok tabako, ardo ta kanelaz. Orain, urteak pasa direla, eta gauzak aldatu direla, kamarada, idazle izoztua Euskal Herrian da, eta, kantuok hartu ditugu berriro esku artean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago