[EKITALDI HAU BERTAN BEHERA GELDITU DA, ARTISTAREN ONDOEZAGATIK]
Estitxu musikari beratarrak Isilik daude harriak bere bigarren lana aurkeztuko du Gasteizko kontzertu honetan. Disko berri hau dokumentazio eta ikerketa lan handiaren emaitza da. Izan ere, arrazoi politiko, sozial, erlijioso edo moralengatik XX. mendean zentsuratuak izan diren hainbat abesti jaso eta moldatu ditu Mikel Santxezen laguntzarekin batera. Horretaz gain, bidelagun izan duten Harkaitz Cano idazleak eman die distira, kantu horien euskarazko itzulpenak eginez. Informazio gehiago: https://oihaneder.eus/agenda
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.