Gazte bat atxilotu dute, sexu eraso baten harira

Erredakzioa 2022ko maiatzaren 3a

Gasteizko mugimendu feministaren elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. ALEA

Igande goizean izan zen erasoa, Gasteizko Santa Luzia auzoan.

Ertzaintzak hogei urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Gasteizen, joan den asteburuan hiriburuan salatutako sexu eraso batekin zerikusia duelakoan. 

Igande goizean izan zen salatutako erasoa, Santa Luzia auzoan. Ertzaintzak komisarian jasotako salaketa baten bitartez izan zuen jazotakoaren berri. Horretan abiatuta, ikerketa abiatu zuen. Gaztea atxilotu eta gertaerak argitzeko eginbideak bete ondoren, Gasteizko Guardiako epaitegiari helarazi dizkiote.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago