2022/05/17 20:30 - 21:30

KONTZERTUA

Keia

Keia
Parral taberna, Gasteiz

 Erregaia da Zarautz eta Oñatiko musikariak bildu dituen Keia proiektuaren lehenengo lan luzearen titulua. Ibilbide zabaleko laukoteak hamar kantuko diskoa ondu du bere estreineko lanean. Ane Arruti zarauztarrak gidatuta eta bere kantuak oinarri hartuta, hirukote oñatiar sendoaren babesarekin sortu da Keia: Egoitz Olalde baterian, Iñigo Ibarrondo baxuan eta Iker Martinez de Zuazo gitarran. Besteak beste, Latzen, Potemkin, Sharon Stoner, Sorkun, Zingira, Lenao edo Amonal taldeetan aritutakoak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago