Maiatzaren Lehena

Sindikatu bakoitzak bere deialdi propioa egin du

Erredakzioa 2022ko maiatzaren 1a

Sindikatu bakoitzak bere deialdi propioa egin du. ALEA

Herrialdeko sindikatu nagusiek eguerdian egingo dituzte Maiatzaren Leheneko manifestazioak Gasteizen, bakoitza bere aldetik.

UGTk eta CCOOk soldatak igotzeko eta prezioak murrizteko beharra azpimarratu nahi izan dute aurtengo deialdiari begira. Berdintasuna ere galdegin dute, eta, Gasteizen, manifestazioa 11:00etan egingo dute, Andre Maria Zuriaren plazatik. Toki berean baina ordu bete beranduago, 12:00etan, abiatuko da ELA sindikatuaren manifestazioa. Bizitzaren garestitzearen eta 541.600 lan prekarioen aurkako ekimenean murgilduta dago sindikatua, eta ildo beretik prekarietatearen aurkako borroka lehenetsiko du Maiatzaren Leheneko elkarretaratzeari begira. LAB sindikatuak, berriz, zaintza lanak, enplegua eta aberastasuna banatzeko aldarria aterako du kalera Maiatzaren Lehenean, eta Andre Maria Zurian ere bilduko ditu jarraitzaileak, 12:00etan, baina Mateo Moraza kaletik abiatuko dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago