Erlijio ekitaldiarekin eta ordezkari politikoei dantzatutako ohorezko aurreskuarekin zabaldu da goiza. Han izan dira Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusia, Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako lehendakaria, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko diputatua, eta foru gobernuko gainerako kideak. Ondoren haurrentzako jolasak, kalejirak eta herri kirolak izan dira goiz osoan zehar eta arratsalderarte.
*Argazkiak: PHOT.OK