Arabako jaien barruan, Arabako Gozogintzaren Astea ospatzen da egunotan, eta Gasteizko Udalak harrera egin die gaur Arabako Pastelgile eta Gozogile Artisauen Elkarteko 20 ordezkari baino gehiagori. Ekitaldian, gozogileek San Prudentzio tarta tradizionala eman diote udal erakundeari.
"Plazera da San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaien bezperan hemen egon ahal izatea. Jai horietan garrantzia du gastronomiak, hala nola barraskiloek eta perretxikoek, baina baita postreek ere, bereziki, ia 40 urte dituen San Prudentzio tartak", adierazi du Gasteizko alkate Gorka Urtaranek.
Bere aldetik, Luis Lopez de Sosoaga Arabako Pastelgile eta Gozogile Artisauen Elkarteko presidenteak 37 urtez harrera egin izana eskertu dio Udalari. "Gasteiz famatua da bertako gozoengatik, eta patroiaren jai gastronomikoak ez zuen postrerik. Bi hilabetez lan egin ondoren, San Prudentzio tarta atera genuen eta arrakastatsua izan zen", gogorarazi du.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!