Euskaltzaleentzako sagardotegi-bazkaria antolatu dute Zabalgana eta Salburuko euskara taldeek, Gasteizko bi auzoetako euskaltzaleen komunitatea indartzeko helburuarekin. Kuartangoko sagardotegira joango dira maiatzaren 14an, larunbatean.
Bazkariaren eta autobusaren prezioa 46 eurokoa izango da orotara. Busa 12:30ean irtengo da Lovaina plazatik, eta 18:30ean itzuliko da. Tiketak maiatzaren 7ra arte izango dira salgai, Salburuko Koxka Tabernan edo zabalganaet@gmail.com helbide elektronikoan.
Antolatzaileek, Zabalgana Euskara Taldeak eta Sarburu Kultur Elkarteak, mendi txangoa antolatu dute goizerako, sagardotegira joan aurretik gosea egin eta oinez iritsi nahi dutenentzat: 09:00etan bus geltokitik abiatuko dira Langraiz Okarantz; handik, 12 kilometro eta 500 metroko desnibela izango dituen ibilbidea egingo dute sagardotegiraino. Interesa dutenek zabalganaet@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko dute.
