Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren bitartez euskaraz egindako film-dokumentalak eskaintzen dira hilean behin, urritik maiatzera bitartean. Azken 40 urte hauetan euskal emakumeek lan munduan izan duten egoeraren erradiografia historikoa, gaur egun zer-nolako ondorioak eta eraginak sorrarazi dituen ikertzen duena. Dokumental honetan, Euskal Herriko emakume desberdinen testigantzak jaso dira. 1980 eta 2020 urteen artean oinarritzen da eta lau hamarkaden berrien eritziekin saretua dago. Gai desberdinen inguruan arituko diren zientzilari, idazle, profesionalen ahotik zabalduko dira hainbat bizipen eta errelato. Oihanederrera dokumentalaren inguruan solas egitera, zuzendari lanetan ibili den Arrate Fernandez gerturatuko da, Alizia Aleman protagonistarekin batera.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.