Aste Santuko opor egunetan zehar, Udaltzaingoak bi gizonezko atxilotu ditu Gasteizen, genero indarkeria delituen ustezko egileak izateagatik.
Lehen atxiloketa larunbatean izan zen, hilaren 16an: 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Anglo-Vasco auzoko ostalaritza establezimendu batean, bere bikotekidea jo zuelako.
Bestalde, igandean, hilaren 17an, udaltzainek 45 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten Alde Zaharrean, bikotekideari eraso egiteagatik.
Horrez gain, azken egunetan 20 eta 30 urteko bi pertsona gehiago atxilotu ditu Udaltzaingoak, babes-aginduak hausteagatik.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.