Larunbatean Gasteizen salatutako bortxaketa bat ikertzen ari da Ertzaintza

Erredakzioa 2022ko api. 11a, 12:50
Indarkeria matxistaren aurkako pankarta bat, Martxoaren 8ko manifestazioan. / ALEA

Ertzaintza salaketa ikertzen ari da, eta hainbat pertsonari deklarazioa hartu die. Lehen hipotesien arabera, pentsio batean gertatu zen erasoa, eta biktima ia konorterik gabe bortxatua izan zen.

El Correo egunkariak argitaratu duenez, emakume batek salatu du larunbatetik iganderako goizaldean, lagunekin egotetik etxera itzultzen ari zenean, bortxatua izan zela Gasteizen. Ertzaintzaren 6. taldea, indarkeria matxistan espezializatutako unitatea, ustezko sexu erasoa ikertzen ari da, oraingoz atxiloketarik egin ez duen arren.

Polizia iturrien arabera, biktima lagun batzuekin ibili zen taberna batean, baina gaizki sentitzen hasi zenez, lagunek taxi bat eskatu zioten etxera itzultzeko. Biktimak ez zuen gogoratzen bere etxera iritsi izana, baina bai norbaitek eraso egin ziola. Horren ondorioz, Udaltzaingoaren polizia-etxera joan zen salaketa jartzeko, eta handik Txagorritxu ospitalera bideratu zuten, azterketa bat egiteko.

Emakumeak "sexu eraso batekin bateragarriak izan zitezkeen sintomak" identifikatu zituzten. Hortaz, Ertzaintzaren 6. taldeak ikerketa abiatu du: oraingoz, deklarazioa hartu die hainbat pertsonari, eta ustezko bortxaketa non gertatu zen aztertzen ari da. Lehen hipotesien arabera, erasotzaileak (edo erasotzaileek) pentsio batera eraman zuen biktima, ia konorterik gabe zegoela aprobetxatuz.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide