Inklusioaren eta Kirolaren Jaia egingo dute gaur Gasteizko Santa Barbara plazan, 17:00etatik 20:00etara. Ekitaldian lau gune izango dira zunba, eskubaloia, gurpildun aulkiko eslaloma eta herri-kirolak modu inklusiboan egiteko. Gainera, jai-giroa izango da, musika eta animazioari esker, eta parte-hartzaileentzat opariak banatuko dira.
Ekimena Euskadiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren VII. Kongresuaren harira egingo dute. Kongresua 2021eko abenduaren 2an eta 3an izan zen eta programa haren amaierako ekitaldian jai inklusiboa egitea zegoen aurreikusita, baina pandemia dela eta, atzeratu egin behar izan zen. Gasteizeko Udalaren lankidetzarekin GaituzSportek antolatutako jaira kirolariak, zenbait elkarte, hala nola Arabako Aspace, kirol-kudeatzaileak eta gizarte eremu ugaritako pertsonak bertaratuko dira.