2022/04/05 19:00 - 20:30
HITZALDIA
Miren Agur Meaberen poetikaren deskribapena. Virginia Woolfen obrari keinu eginez, sormenaren gela atontzeko bere modua azalduko du, hainbat urratsetan: gela bilatzetik hasi, eta kontratua, espazioaren banaketa, argiztapena, aireztapena, altzariak, biltegiratzea, berokuntza eta osagarriekin amaitzeko, estetika-irizpideak eta materialak barne. Teorizazio-jolasa egin ahala, bere poemen pasarte batzuk irakurriko ditu.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.