2025eko Zabalgana euskalduna irudikatzen izenburupean abiatutako inkestak, datu pertsonalak eskatzeaz gain, hausnartzeko aukera ematen du ere.
Besteak beste, honako galdera hauek plazaratu dituzte: "Zabalgana gaur egun auzo euskalduna dela esango zenuke? Auzoan euskaraz bizitzeko aukera dagoela uste duzu? Zer aldatu beharko litzateke auzoan euskaraz bizi ahal izateko? Zure ustez zer aldatu behar da lehentasunez auzoan euskaraz bizi ahal izateko? Nola gustatuko litzaizuke izatea auzoa 2025. urtean? Honetan lagutzeko prest zaude? Zer egiteko prest egongo zinateke? ZET elkartean - Zabalgana Euskara Taldean bazkidetu nahi duzu?".
"Auzotar guztien laguntza" eskatu du Zabalgana Euskara Taldeak (ZET). "Minutu gutxi batzuk besterik emango ez dizun inkesta erantzutea eta ezagunen artean zabaltzea" eskatu dute.