Sute batek kalte handiak eragin ditu Gamarrako hiru pabilioi industrialetan

Erredakzioa 2022ko martxoaren 29a

Argazkia: @BomberosVG

Bart goizaldean, sute bat piztu da Santo Tomas Ibaiaren plazaren inguruko hiru pabilioi industrialetan, Gamarrako industrialdean. Kalte material garrantzitsuak eragin ditu.

Gaurko 00:15ak aldera, Gasteizko suhiltzaileen parkeko langile eta ibilgailu guztiak bertaratu behar izan dira Gamarrako industrialdera, soldadurako materialen eta gas industrialen salmentan espezializatutako enpresa bateko hiru pabilioi industrialetan sute handi bat piztu delako.

Sua itzaltzeko lanak hainbat orduz luzatu dira, goizeko zortziak arte. Suhiltzaileek bi ponpa-auto, bi zisterna, lanak altueran egiteko bi ibilgailu eta hainbat ibilgailu arin erabili behar izan dituzte sutea kontrolpean hartzeko.

Sugarrek kalte handiak eragin dituzte hiru nabeetan eta horien egitura metalikoetan. Zorionez, ez da zauriturik izan. Eguzkia atera denean, suhiltzaileek kalteen balorazioa egiteari ekin diote, baita sutearen jatorria ikertzeari ere.

Irudiak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago